Luxury Copinsa

Luxury Copinsa Copinsa Garraioak S.A. enpresak esaintzen duen luxuzko zerbitzua da. Bertan, zure bidaia inoiz baino erosoagoa izango da, eta zure eskura hainbat abantail ere egongo dira. Inoiz ezin izan da hain ondo bidaiatu garraio publikoan. Proba ezazu!

Zer eskaintzen du Luxury Copinsak?

  • Eserleku handiagoak: Espazioa ez da eragozpena izango garraio publikoan bidaiatzeko. Luxury Copinsaren eserlekuak autoenak baino handiagoak dira.
  • Eserleku termorregulatuak: Eserlekuak tenperatura ezberdina izango dute udan edo neguan, eroso bidaiatzeko zuk zeuk izango duzu ahalmena nahi duzun tenperatura izateko.
  • Eserleku malguak: Eserlekuak sofak bezain erosoak izango dira, eta bertatik telebista ikusi izan ahalko duzu etxean egongo bazina bezala.
  • Telebistak: Telebista zerbitzua izango duzu Luxury Copinsa zerbitzuan, eta bertan kanalak, interneta edo abestiak erreproduzitu izan ahalko dituzu.
  • Wifi-a: Dohainiko wifiarekin zure gailuak erabil ditzakezu eragozpenarik gabe, eta online-konexioa galdu gabe.
  • Kaskoak: Luxury Copinsak pare bat kasko oparitzen ditu bidaiari bakoitzari autobusean telebista ondo entzuteko eta beste bidaiariak ez molestatzeko.
  • Bidai luzeenetan, hamaiketakoa eskainiko zaie bidaiariei, eta mahaiak izango dituzte eroso jateko.